Elikadura burujabetza da bidea

Heldu da Sutondotik Plazara lehiaketa. Lanak aurkezteko epea dago maiatzaren 2tik uztailaren 15era; eta handik aurrera, bozkatzera! Bertan parte hartzeko kategoriak lau dira: bideo laburrak, narratibak, argazkiak eta ilustrazioak. Ez dago parte-hartzaile bakoitzerako ez kategoria bakoitzerako lan kopuru mugarik.

Guztira 3.800€ emango dira sarietan eta baita urrian elikadura burujabetzarako Nyélény Europa 2. Foroan Errumanian parte hartzeko aukera ere!!

Sariak hauek izango dira: kategoria bakoitzean 100€ko saria bai eta Begirada Feminista Saria eta “Denok baserritarren eskubideen alde” saria. Beste aldetik, Publikoaren Saria-Donostia 2016 400€ webgunean boto gehien lortu duen lanari.

Parte hartu eta zabaldu!

Info guztia: www.bideberriak.eus/lehiaketa atalean aurkituko duzue!