David Lopategi (Bizilurreko kidea) eta Janaina Stronzake (Brasilgo MSTkoa) elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia eman zuten atzo Leioako Kanpuseko Herri Unibertsitatean. Hitzaldi anitza edukien aldetik: burujabetzatik, elikadura mugitzen dituen politika publikoetara. Bertan zauden gazteek arreta handiz entzun eta arazoaz ohartu ziren. Haien ekarpenak oso baliagarriak izan daiteke borroka honetan.

Janaina Stronzake Julio Cortázar-en esaldi famatu batekin hasi zen: “Piensa en esto: cuando te regalan un reloj”. Brasilgo MSTkoa Hegoamerikako egoera Euskal Herrira ekarri zigun. Azken finean, han gertatzen ari dena eta hemen, Euskal Herrian, transnazionalek egiten ari dutena berdina da. David Lopategi ondo azaldu zuen bezala, “mundu mailan dena 5-6 enpresetan konzentratzen da”.

Politikarentzat txanda egon zen. Zaila da elikadura burujabetzari buruz hitz egitea politikaz hitz egin gabe. Ekologista hitzaren historioa aztertuz, kapitalismotik zetorrela konturatu ginen. Kapitalismoa oso lotuta baitago elikadura burujabetzaren arazoarekin. “Egunean hartzen dugun lehen erabaki politikoa gosaria da”, adierazi zuen Lopategik.

Gainera, Janaina Stronzakek La Via Campesinaren borroka ekarri zuen. Hango egoera azaldu, baina gainera hemengoarekin konparatu zuen. Lopategik Euskal Herriko adibide bat jartzen zuenean, Stronzakek Hegoamerikako adibide berdintsua jartzen zuen. Azken finean, lurra eta hazien jabetzaren arazoa berdina da.

Oso hitzaldi interesgarria bai hizlarien aldetik, bai ikasleen ekarpen eta eztabaiden aldetik.  Ikasleak borrokara animatu zituzten, borroka gazteengandik sortzen baita. Azkenik, guztiak aulkietatik altxatu eta ezkerreko eskuarekin gora begira, borrokaren oihua egin zuten ikasle eta hizlariok.

IMG_7765 IMG_7754 IMG_7750