Hurrengo astelehenean, martxoak 14, Bilboko Biribilan elkartaratzea egongo da Berta Cáceresen hilketa salatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da BBVAren aurrean. Elkartaratze honekin, giza eskubideak defendatzen ditugun erakundeok, bete-betean gaitzesten dugu martxoaren 3ko, asteazkena, goizaldean Honduraseko lenken etniako buruzagi ezaguna zen 45 urteko Berta Cáceres emakume indigena erail izana.

Oso kezkatuta gaude Honduraseko estatua ez delako giza eskubideen aldeko lanaren betearazpen askea bermatzeko gai. Halaber, geure elkartasuna eta erabateko babesa ere adierazi nahi dizkiogu Honduraseko eta Erdialdeko Amerikako mugimenduari, baita bertako giza eskubideen defendatzaileei ere. Biktima gehiago ez! 

Biribilan espero zaitugu arratsaldeko 19:00etan! Ezin zara falta!

Ohar osoa irakurtzeko, egin klik hemen.