Project Description

Azken Lur eta Murmur irratsaioan LAB sindikatuko Iolanda Formoso eta Urtzi Osolozagarekin hitz egin genuen: arrantza eta nekazaritzan erreleboa lortzeko zailtasunei buruz, politika publikoek bertoko elikadura bermatzeko daukaten garrantziari buruz eta martxan dauden alternatibei buruz. Hau dena aztertzen dute azken Talaia zenbakian: Burujabetza elikatzeko tresna, pasa den astean Ondarrun aurkeztu zutena.