Errumanian hasi berri da elikadura burujabetzaren aldeko europar mugimendurik handienaren topaketa.

Cluj-Napoca, Urriaren 27an – Europar antolatutako topaketarik handiena atzo hasi zen. 40 herrialdeko 500 pertsona baino gehiagok eztabaidatuko dute, gure elika eta nekazal sistemari buruz, eta zer egin dezakegun hauek berrezkuratzeko, korporazioen menpe gero eta gehiago daudenak, alegia. “ Hemen gaude, benetan oinarrizko gai bat eztabaidan jartzeko: gure elikadura”.

Elikadura Burujabetzarako  Bigarren Forum Europarra – Nyéléni 30era arte izango da eta bertan biltzen dira baserritarrak, arrantzaleak, artzainak, elika eta nekazal sistemako langileak, ikertzaileak, kontsumitzaileak, ekologistak eta sindikatoak, besteak beste.

2007an Malin egindako  NyéléniNaziarteko Foroa gogoangarria izan zen. 500 ordezkari baino gehiago izan ziren bertan hainbat esparrukoak eta mundu osokoak. Elikadura burujabetzarako mugimendu globalaren abiapuntu bat izan zen. Foro honetan sei ildo oinarriak eta Nyéléni Deklarazioa definitu ziren. Gero, Nyéléni Europa Deklarazioa eta plangintza bat erabaki zen. Dokumentu hauek mugimenduaren oinarriak dira.

Mundu eta erregio mailako bilera hauek lagundu dute elikadura sistema menperatzaile kontrako mugimenduaren handitzean, hain zuzen ere, ekoizteko eta kontsumitzeko eredu agroindustrialaren kontra erresistentzia egiten duena eta elikadura burujabetza Europan eta mundu osoan eraikitzen duena.

Hiru hitz dira nagusi, argi eta garbi adierazten direnak ekintza guztietan:

Eraldatu! Eutsi! Eraiki!

Foran hainbat aktibitate egongo dira. Irekitzeko “azoka baserritarra” antolatu da, denen aldarrikapen eta lorpenak partekatzeko.  Hurrengo egunetan pelikulak eta bertoko baserritarrei bisitak. Hauek, beren nekazal iraunkortasuneko ereduak partekatuko dituzte eta ingurugiroarekiko justiziarako beren borrokak, adibidez, RoșiaMontană urre meatzea bisitatuko da.

Gaurko eztabaidetan landu diren gaiak izan dira: ekoizpena eta kontsumoa, distribuzioa, ondasun komunak edo eta elika sistemako langileen egoerak.

Euskal Herriko delegazio bat ere bertan gaude, Ehne Bizkaia sindikatuak antolatutakoa. Baserritarrak eta aktibistak osatua. Azpimarratzekoa da, delegazio honetako 5 pertsona Sutondotik Plazara Lehiaketaren irabazleak direla. Haien lan “artibistak”, 67ren artean aukeratuak, elikadura burujabetza sustatzen dute hizkuntza artistiko desberdinak erabiliz. Irabazleak Fororako komunikazio taldean parte hartuko dute.