Magdalena Morales kidea, Nekazarien Zentral Nazional saileko idazkaria, agur esan digu gaixotasunaren aurkako borroka luze baten ondoren. Magdalena emakume ausarta, duina, borrokalari nekaezina eta nekazarien eskubideen defendetzaile sutsua izan da.

2013an bere gain jaso izan zuen Azucarera del Norte SA (Azunosa) enpresaren jazarpena, kriminalizazioa eta indarkeria judiziala. SABMiller britaniar-sudafrikako transnazionala enpresa honen jabea izateaz aparte, Hondurasen dagoen Hondureña SA kontrolatzen du eta Coca Cola ekoizteko frankiziaren jabea da.

Magdalena atxilotu, espetxeratu eta epailearen aginduetara jarri zuten. Azkenean,  espetxearen ordezko kautelazko-neurriekin kalean egongo zela esan zioten abuztuaren 22 arte (egun honetan Audientzia izango delako)

2016 honek borrokalari asko eraman ditu, bizitzea merezi zuten pertsonen adibideak. Magdalena ez da hil. Berta bezala, etorriko diren borroketan biderkatzen dira. BETIRA ARTE MAGDALENA!