Euskal Herri Unibertsitateko hainbat ikaslek, herritik herriarentzako hezkuntza-eredu berria bultzatzeko, Herri Unibertsitatea sortu zuten Kanpus desberdinetan. Aurten, Herri Unibertsitatea elikadura burujabetzaren alde egin du. Bizilur eta EHNE-Bizkaiaren laguntzarekin bazkarien menua birmoldatu eta bertako ekoizleen produktuaz elikatu ziren.

Martxoaren 15ean Leioako Kanpusean egon ginen hitzaldi bat ematen eta atzo, martxoak 16, Sarrikon. Oso hitzaldi desberdinak izan dira edukien aldetik, nahiz eta ildo berdina jarraitu den: elikadura burujabetza. Janaina Stronzake (Brasilgo MSTko kidea) eta Aner Mimenza (EHNE-Bizkaiako kidea eta baserritarra) izan ziren hizlariak Sarrikon. Kapitalismoari buruzko hausnarketa egin zuten: klaseen borroka eta honen eragina elikadura burujabetzan. Gainera, eredu honetatik bizitzearen zailtasunak aipatu zituzten.

Oso hitzaldi esanguratsua izan zen Konpartsa Piztiako pertsonekin gela partekatu izan genuelako, beraz, amaieran, oso eztabaida aberatsa sortu zen kontsumo-ekoizpen ereduei buruz.