Jardunaldiak atal diferenteak izango ditu, lehenengo eta behin, Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzaileen mapeoaren aurkezpena egingo dugu. Gogoratzen duzue zuetako batzuk galdetegi bat erantzunez parte hartu zenutela? TXOSTEN GRAFIKO HONEN bidez bildutako datuak ezagutzera emango ditugu. Bigarrenez, eragile ezberdinen arteko formazio askatzailearen erronken inguruko eztabaida eta elkarlana (ber)abiatzeko asmoa dugu. Eta hirugarrenez, Abya Yalatik “Miradas críticas del territorio desde el Feminismo” taldearen gogoeta izango dugu.

Bidean jarraitu nahi dugu, eta horretarako zuekin elkartzea beharrezkoa iruditzen zaigu, uste dugu elkarlana oso aberatsa izan daitekela denontzako.
Animatuko al zarete?

Ikusi egitaraua HEMEN

NOIZ: ekainak 12. 9:30tatik 17:00arte
NON: Karmelan (Fika 44, Santutxu.Bilbao)
Bazkaria gure kontu

Izen-emateko epea: ekainak 8
Horretarako eta zalantzak argitzeko: harremanak@joxemizumalabe.eus