Urtero lez, emakumeen nazioarteko eguna aldarrikatu nahi dugu nekazal emakumeok; borroka egun honetan greba egitera deitzen dugu. Lan uztea, zaintzari uztea, kontsumitzeari uztea eta guztiok kaleetan elkartzeko deia egiten dugu, gure eskubideen defentsan, eta mundu berri baten alde.

Egun honen bueltan ere, elkarrekin egoteko aukera zabaldu nahi dugu, elkar ezatugu eta beste emakume baserritar batzuk egiten ari direna ikusi. Horretarako Etxaldeko Emakumeok Karrantzarako bidaia antolatu dugu. Bidaia martxoaren 22an egingo dugu eta bertan bi baserritarren bizi eta lan tokiak ezagutuko ditugu. Ostean Karrantzan bertan bazkalduko dugu.

Egun osoko bidaia, bazkaria eta bisitak 20 euro.

Animatu eta apuntatu zaitez 946232730ra deituta (Alirekin hitz egin) edo etxaldekoemakume@gmail.com