Martxoaren 3ko egunsentian Berta Cáceres hil zuten, Honduraseko Herri eta Indigenen Erakundearen Aholkularitzaren Koordinatzailea (COPINH). Berta Cáceres giza eskubideen defendatzaile sutsua izan zen eta egindako lan historikoagatik, 2015eko apirilean ingurumenaren Goldman Saria irabazi zuen. Bere borrokarengatik jastoako mehatxuengatik, Interamerikako Giza Eskubideen Auzitegiak (CIDH), kautelazko neurriak hartu zituen Berta Cáceres babesteko.

Bizilur lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundetik, eta giza eskubideak defendatzen ditugun beste hainbat erakundetik, Berta Caceresen hilketa salatu nahi dugu. Berta Caceresen hilketa giza eskubideen aurkako eraso bat da, horregatik, gaitzesten dugu.

Ohar osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.