P1030027Abenduko lehen asteetan munduko agintariek aldaketa klimatikoaren inguruko COP21 zirku mediatikoa Parisen burutzen zuten bitartean, aldaketa klimatikoaren errudunak tartean, La Via Campesinak eta beste hainbat eragilek abenduaren 12rarte luzatu ziren egitarau paraleloak eraman zituzten aurrera milaka pertsona batu zituen mobilizazio erraldoi batekin bukatu zirenak.

Hemen klik egin La Via Campesinaren prentsa oharra ikusteko

La Via Campesinarekin lerrokatzen garen Bizilur erakundeak eta horren parte diren EHNE Bizkaiak argi daukagu aldatu behar dena ez dela klima, sistema baizik. Eta prozesu horretan, erabat beharrezkoa dela elikadura burujabetzaren bidean pausoak ematea.

Horregatik, bi antolakunde hauen bitartez hainbat pertsona Parisen izan ziren. LVC komunikatiboki eta ahal zen heinean laguntzen eta bertan gertatzen zena Euskal Herrira zabaltzen laguntzen. Joan ziren pertsonen artean EHNE Bizkaiko zein Bizilurreko pertsonak, Bide Berriak lehiaketako zenbait saridun (ikasleak, kontsumo taldeetako jendea…) eta Zirriborro ikus-entzunezko produktorako hainbat pertsona aurkitzen dira. Azken hauek bertan irudiak grabatu zituzten horiekin ondoren Hands On The Land nazioarteko dinamikarako ikus-entzunezkoak egiteko.

Entzun Euskal Herrira bueltatzean grabatutako bidaiaren inguruko Lur eta Murmur irratsaioa

Jarraipena

Hainbat egunetako zein hitzaldietako kronika idatziak, bideoak eta argazkiak egin genituen han izan ginen euskal delegazioko pertsonek:

| Bideoak |

Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Danoneren aurkako ekintza | Osteguna | Ostirala | Larunbata |

| Kronika idatziak |

La Convergencia global de las luchas por la tierra y el agua | Osteguneko hitzaldiak | Asamblea Global de las Luchas de los Pueblos en París | COP21: Voces de los migrantes en la lucha contra el cambio climático

Aldaketa klimatikoaren aurrean gora elikadura burujabetzaren aldeko herrien borroka!