Deskribapena

Carilo Olaiz eta Fabian Orellana Argentinako MOCASEko (Movimiento Campesino de Santiago del Estereo) bi kide dira. Ostiral eta Larunbatean Bilbon egongo den bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegian parte hartuko dute beraien kasua azaltzen. Yacu Cachi komunitateko kideak urte asko daude komunitatearen alde borrokan, beraien lurrak indarkeriaz kendu eta soia transgenikoa landatu nahi baitute bertan. Gaur gurekin egon dira Lur eta Murmur saioan.