Project Description

Gaurko Lur eta Murmur saioan Euskal Herritik aldendu eta Mexikoruntz joan gara. Zapatistek joan den astean “Borrokan gauden Emakumeon Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kultural, Internazionala” antolatu zuten Txiapasen.  Bertan, 35 herrialde baino gehiagotik etorritako  9.000 emakume inguru bildu ziren, hausnarketa eta elkarbizitza helburu. Emakume zapatistek hitz indartsu eta hitzaldi hunkigarriarekin eman dizkie eskerrak bertaratu ziren emakumeei. Tartean,  ameriketako La Via Campesinako emakume batzuk, eta beraien ahotsa ekarri dugu gaurkoan Lur eta Murmur saiora.