Project Description

| HEMEN IKUSI |

SARRERA

Elikadura Burujabetzak, ikuspuntu alternatibo bat eskainiz, egungo eredu soziala, politikoa eta ekonomikoa berrantolatzea proposatzen du, berdintasuna eta justizia soziala lortze aldera. Horretarako, berrikusi eta berrantolatu behar dira nekazaritzako elikadura sistema, ekoizpena, kontsumoa eta ezagutzen mantentzea eta transmisioa. Eta, horretarako, aldi berean, sistema osatzen duten genero harremanak, gizon eta emakumeen arteko botere- harremanak, emakumeek egiten duten lanaren ikusezintasuna eta zainketen garrantzia aztertu behar dira. Hau da, bizitzak erdigunean kokatzeak duen garrantzia; bizitzaren iraunkortasuna mantentzeak duen garrantzia eta hori nola lortu. Azken batean, bai feminismoaren bai Elikadura Burujabetzaren helburua da hori.

Hori dela eta, liburuxka honetan feminismoaren eta Elikadura Burujabetzaren arteko zenbait lotura helarazi nahi dizkizugu, bai orokorrean bai Euskal Herriaren kasu zehatzean, etorkizuneko erronken gaineko hausnarketa sustatzeko.