Project Description

DESKARGATU HEMEN

2017ko urrian Euskal Herriko hainbat kolektiboetako kideak Erresuma Batuan egindako bidai baten ikaspenak biltzen dituen txostena da hau.

Elikadura Burujabetzaren alde egiten dugun talde eta erakunde diferentetako jendea Etxalde eta Bizilurren eskutik Erresuma Batuan Nekazal eta Elikadura politika publikoen proposamenetan dabiltzaten taldeak ezagutzera joan ginen. Elkartruke honen beste aldean Land Workers Alliance nekazal taldea zegoen, hango bisita eta bileren antolakuntzan aritu zena. Bidaiaren helburua  bueltan gure ikaspenak jendarteratzea zen, hemen ere, hainbat herri eta hirietan, tokiak tokiko politiken diseinuan ari dira baserritarrak, herritarrak, instituzioak, herri mugimenduak… eta beraientzat interesgarria izan daiteken materiala osatzea pentsatu genuen.

Zaila da ondorio orokorrak botatzea, izan ere esperientzia oso diferenteak topatu ditugu eta bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu. Baina badira bi ideia egunero gure solasaldietan agertu zirenak. Lehenengoa, badela proiektu guztietan behin eta berriz errepikatzen den osagaia: KOMUNITATEA. Komunitateak zerbait lortzeko borrokatzen duenean lortzen duela erakutsi digute. Eta  bigarrena, emakumeen presentzia oso nabarmena izan dela, ia proiektu guztietan beraiek hartu gaituzte, beraiek partaide eta protagonista.