Project Description

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa emateko prest. Programa honetan bihar Bilbon ospatuko diren Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketei buruz hitz egin dugu Sandra Fernandezekin (Mugarik Gabe). Egitaraua, lehen egindako beste topaketari… buruz hitz egin digu, bai eta etorkizunari begira zer lortu nahi duten. Gainera, sorpresaren bat egongo dela aurreratu digu, beraz, ez galdu eta bihar Bilboko Pelota Kalean 10, Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketak: errebindikazioa eta alternatiba kolektiboak.

Gainera, Sutondotoik Plazara lehiaketa martxan dagoela aurreratu genuen azkeneko programan. Jada hasi dira ikaragarrizko lanak aurkezten, beraz, nahiz eta uztailaren 15 arte epea dagoen, ez utzi azkeneko momenturako! Parte hartu lehen bai lehen ilustrazio, narratiba, ikus-entzun edo argazki batekin. Elikadura burujabetza da bidea.