Deskribapena

HEMEN IKUSI

Ilusioz sortu dugu agenda hau, 2017ak ekarriko dizkigun borroka baserritarrak apuntatzeko, baita ere geure ilusioak eta aldarrikapenak. ON EGIN!

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen eta dabilen herriari ere ez. Urte zaharrak utzi ditu gibelekoak gibelean eta astindu ditu goroldioak gainetik. Iritsi da 2017 a eta berarekin batera La Via Campesinaren 7. Konferentzia. Itxaropena eta ilusio izpia!

Mugi, bai, mugi! Mugi gaitezen gauden leku horretatik eta sor dezagun mugimendua. Landu dezagun lurra sor dadin bizia, elika dezagun herria, eragin dezagun kontzientzia.

Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua sortzen dugu mundua aldatzeko.