Project Description

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako.

Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, kexak, kritikak eta bizipenak kontatzen dizkigute dokumentalak irauten dituen 30 minutuetan zehar. Ironia eta umorea ere ez da faltako maitasun eta xamurtasunez eginiko lan honetan!

Disfrutatu ezazue elkarrizketaz eta on egin!!