Deskribapena

Hilabete hauetan lugorrian utzi eta gero, indarberritua aurkitu ditugu gure mikrofonoak! Bueltan da Lur eta Murmur irratsaioa, lurraren ahotsa uhinetan.

Gaurko saioko elkarrizketa Brasilen egin genuen, Emakume Baserritarren Mugimenduak (MMC) antolatutako nazioarteko mintegian: Feminismo baserritarra eta herrikoia. Nola ulertzen eta eraikitzen duten beraien feminismoari buruz solasean egon ginen hiru mugimendutako kideekin, Viviane, Fátima eta Karinekin.