Project Description

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala, 97 irrati askeko estudioetatik, lurrari ahotsa emanez, Bizilurreko kideak.

Dakigunez, Berta Cáceres bere etxean hil zuten martxoaren 3ko egunsentian. Bizilur lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundetik, eta giza eskubideak defendatzen ditugun beste hainbat erakundetik, Berta Caceresen hilketa salatu nahi dugu.

Oraingo honetan, Idoia Marauri dugu 97 irrati askeko estudioetan Herri Unibertsitateari buruz hitz egiteko. Herri Unibertsitatea herritik herriarentzako hezkuntz-eredu berria da, hezkuntza erreformei aurre egiteko. Leioako Kanpusean martxoaren 14, 15 eta 16an ospatuko da eta hainbat ekitaldiren berri ematen digu Idoiak.

Azkenik, eta beti bezala, hurrengo bi asteetako ekitaldien berri eta Berta Cáceresen hitzak Goldman Saria jaso zuenean.