Project Description

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala, 97 irrati askeko estudioetatik, lurrari ahotsa emanez, Bizilurreko kideak.

Berta Cáceresen (COPINHeko kidea eta giza eskubideen defendatzaile sutsua) hilketa ez da bakarra izan. Hondurasen egunero dira lurrak defendatzeagatik hiltzen edo kondenatzen dituzten pertsonak. Gaurko programan, Wendy Cruz, La Vía Campesinako kideak, Hondurasen bizitzen ari diren beldur egoeraren berri ematen digu. Dena den, beldurrak ez dituzte gelditzen eta egunero borrokatzen dute beren eskubideak defendatzeagatik.

Gero, beti bezala, hurrengo bi asteen ekitaldien berri emango dizuegu eta azkenik, agur bero bat bidaltzen diegu Honduraseko indigena, garifuna eta  baserritar guztiei, batez ere, Berta Cáceresen familia eta lagunei eta Gustavo Castro kideari. Oso besarkada handi bat bidaltzen diogu Gustavori hemendik, Euskal Herritik. Gure elkartasuna adierazteko, asko gustatzen zaion abesti batekin amaitzen dugu programa.