Deskribapena

Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzailearen mapeo bat.
ZER AURKITUKO DUZUE TXOSTEN HONETAN?
Lehenengoz, informazioa jasotzeko bidali zen galdetegia erantzun zuten eragileen zerrenda bat aurkezten dugu, eta eragile hauen ezaugarri komunak. Honekin hobeto ulertuko dugu informazioa nondik datorren eta noraino iritsi garen.
Gero, eragile hauek beraien formakuntzei buruz kontatu dizkiguten hainbat datu aurkezten ditugu, irudi orokor bat osatzeko asmoarekin. Irudi honetatik mugimenduen garaipenak, erronkak eta puntu nagusienak aztertzen ditugu. Gure ibilbidean guztiok izan ditugu aurrera egiteko korapiloak, baina baita, soka askatzen lagundu diguten tiroi txikiak ere.