Project Description

2014tik, Barakaldoko gazte batzuk, hiri ortu bat martxan jartzeko asmoarekin, Lutxanan bertan behera utzitako eremu bat hasi ziren atontzen. Harrezkero, agroekologiari buruzko tailerrak, baratza kolektibo bat, auzokideekin harremanak eta sentsibilizazio lan asko egin dute. Orain, Banku Txarrak, soroaren jabeak, salatu egin du Ekologistan Martxan elkartea. David Marcos eta Joseba Martinez La Huertakako kideekin solasean egon gara honi guztiari buruz gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. (elkarrizketa gazteleraz)