Deskribapena

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak.

Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin.