Deskribapena

Ongi etorriak Lur eta Murmurreko zazpigarren irratsaiora. Bi ostegunero hiruretan 97 irratian eta weborrian. Hemen gaituzue irrati askeko estudioetatik Bizilurreko kideak.

Gaur gurekin Nadia dugu, Maskilu Kontserbak proiektuaren kidea. Berarekin izandako elkarrizketan, proiektua nola hasi zen eta gaur egun nola funtzionatzen duen azaltzen digu. Ondoren, hurrengo bi asteetako ekitaldien berri emango dizuegu eta azkenik “Ekolapiko” abestiarekin utziko dizuegu.