Project Description

Gaur, TxiapasEKIN Plataformaren laguntzarekin, Bettina Cruzari egindako elkarrizketa daukagu Lur eta Murmurren. Bettina herriko lur eta lurraldearen defendatzailea da, Oaxacako Istmo de Tehuantepec herri indigenaren asanbladako  eta CNIko partaidea. Mexikoko herri indigenek egiten ari diren megaproiektuen aurkako erresistentziari buruz hitz egin digu, beraien lurraldeak, kulturak eta bizitzak babesteko.

(Argazkia: César Martinez López)