Project Description

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu:  Agroekologiaren erosketa ereduak.

Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta tradizioaren arabera.

Honen guztiaren inguruan hitz egin dugu gaur Marc Badalekin, ikerketa taldeko kidearekin.