Audioak

Boterea itzalean: haragiaren lobbya

2020-05-28T10:31:21+00:00

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan? Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre [...]

COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde

2020-05-14T18:02:11+00:00

Azken asteetan asko aipatzen da “normaltasun berria” kontzeptua. Aurretik genuena baina, ba zen jada krisi bat: sistema kapitalistaren krisia, jendartearen zapalkuntzan eta naturaren suntsipenean oinarritzen dena. Horren aurrean, hainbatek pausu bat aurrera eman dute benetazko “normaltasun berri bat” probokatzeko, lehengora ez itzultzeko. Horien artean, Euskal Herriko akademiko-talde anitz batek 5 puntuko manifestu bat landu eta [...]

Koronabirusa eta baserritar txikiak

2020-04-02T14:04:34+00:00

Etxean egonda ere, Lur eta Murmur irratsaioarekin jarraitzen dugu! Gaurko programan ezagutu nahi izan dugu nola ari diren bizitzen Euskal Herriko baserritarrak Koronaburisaren alarma-egoera hau. Zailtasunak zailtasun, elkartasun sareak antolatzen ari dira ekoizleen eta herritarren artean, eta horiek medio, kalitatezko elikagai osasuntsuak etxeetara iristea bermatzen ari da, baserritarren lana babestuz. Besteak beste, eta protagonisten laguntzarekin, [...]

LUR ETA MURMUR: Morelos eta borroka herritarra

2020-03-19T12:23:32+00:00

Lur eta Murmur irratsaio honetan, Mexikora joan gara, Popocatépetl sumendiren lurraldeetara. Samantha Cesar Vargas eta Juan Carlos Flores izan dira gure gonbidatuak, Moreloseko Lurraren eta Uraren Defentsarako Herrien Fronteko kideak. Morelosen Italiar eta Espaniar Estatuko enpresa batzuk eraikitzen ari diren megaproiektu energetikoaren ondorioei buruz hitz egin digute, eta horren aurrean antolatzen ari den herri erresistentziari [...]

BILTOKIA: herri jakintzak partekatzeko tresna-kutxa

2020-02-21T12:15:48+00:00

Gaurko irratsaioan BILTOKIAri buruz hitz egingo dugu. Biltokia tresna-kutxa birtual bat da, herri mugimenduetatik sortutako ezagutza, dinamika, metodoak eta tresnak gordetzen dituena. Kutxa hau da Joxemi Zumalabe Fundazioaren Bor Bor (k) Herri Jakintzen Laborategiko azken esperimentua. Nola egin den material guztiaren batuketa eta sailkapena, eta nola funtzionatuko duen hobeto ulertzeko, Ainhoa Narbaizarekin solasean egon gara. [...]

Lur eta Murmur – Sustraiak Catering

2019-12-12T12:40:30+00:00

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira [...]

Zer eta nola erosten dugu?

2019-11-28T12:53:28+00:00

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu:  Agroekologiaren erosketa ereduak. Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta [...]

Erroa eta Geroa Dokumentala

2019-11-21T12:30:46+00:00

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako -  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, [...]

Salda Badago! Agroekologikoa

2020-01-16T15:06:14+00:00

Iritsi dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak!! Bihartik hasita eta igandera arte, bi mila emakume* baino gehiago elkartuko gara Durangon eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta ospatzeko. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero! Eta bazkaltzeko ere salda egongo da… agroekologikoa! Gaurko irratsaioan, Vane Calvok eta Lur Moraguesek, Arrazolako Amillena Tabernako kideek, azaldu [...]

LUR ETA MURMUR: Herri hezkuntza Latinoamerikan

2019-10-18T08:30:23+00:00

Bueltan gaude Lur eta Murmur irratsaioan! Ikasturtea gogoz hasteko, beste lurraldeetatik inspirazioa ekartzen dizuegu gaurko elkarrizketarekin. João Colares brasildarrarekin solasaldian egon gara, CEAALeko (Latinoamerika eta Caribeko herri hezkuntzarako Kontseilua) kidea dena formakuntza politikoari eta herri hezkuntzari buruzko TIRA! Topaketetara etorri dela aprobetxatuz. (Elkarrizketa gazteleraz) Entzun HEMEN