Audioak

25 URTE DUINTASUNA ERAIKIZ

2019-01-02T12:45:54+00:00

1994ko urtarrileko 1ean EZLNek - Askapen Nazionaleko Armada Zapatista- borroka zapatista ezagutarazi zuen mundu zabalera. 25 urte eta gero, kapitalismoaren kontrako eredua izaten jarraitzen dute, beste mundu bat eraikiz, herri indigenen eskubideak aldarrikatuz eta internazionalismoa bultzatuz. Gaurko Lur eta Murmur, beraientzako musika-omenaldi txiki bat izango da. Gora zapatisten borroka! (Programa gazteleraz. Argazkia: Hazel Zamora Mendieta) [...]

Bolintxu Bizirik!

2018-12-19T15:39:26+00:00

Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz [...]

Baserritarren eskubideak

2018-12-10T16:12:55+00:00

Azaroaren 19an, New Yorken Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak aprobatu zuen Baserritarren eta Landa eremuetan lan egiten duten pertsonen eskubideei buruzko Adierazpena. Eskubide hauek bermatzeak baserritarren bizitzak balorizatu eta hobetu egingo luke, eta baita ere, jendartearen eskubidea elikadura osasuntsua eta iraunkorra izateko eta ingurunearen babesa. Zeintzuk izan dira bide honetako zailtasunak eta arrakastak? Alazne Intxauspek, Ehne [...]

HONDURAS: zer dago karabanaren atzetik?

2018-11-21T16:04:41+00:00

Urriak 12an ehunka pertsonen karabana bat atera zen Hondurasetik Estatu Batuetara Oso arin, milaka pertsona gehitu ziren. Arrazoi nagusienak bortizkeria eta pobrezia direla esaten dute ibilbidea egiten ari direnek. Hala ere, batzuei arduradun zuzenak izendatzea komeni omen zaie, eta migranteekin lan egiten duen kazetari Bartolo Fuentesi leporatzen diote karabanak bultzatu izana. Gaurko Lur eta Murmur [...]

BRASIL, EUTSIKO DU!

2018-11-07T17:47:34+00:00

Urriaren 28an, Bolsonaro nagusitu zen Brasilgo presidentetzarako hauteskundeetan. Hau, bizitzen ari garen olatu kapitalistaren urrats bat gehiago besterik ez da, eta eragin zuzena dauka, jada eta bereziki, lurraldea defendatzaileengan. Begirada sakonago bat ekarri nahian, Gaurko Lur eta Murmurren Brasilera goaz, Emakumeen Mundu Martxako Sarah de Rourekin eta MSTko Janaina Stronzakerekin hitz egiteko. https://ia601505.us.archive.org/35/items/20181107LurEtaMurmurBrasil/20181107%20LurEtaMurmur%20Brasil.mp3

Batu indarrak, urrutira goaz!

2018-10-24T14:57:31+00:00

Aste honetan zehar, 40 herrialdeko ordezkari daude Bilbon Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketetarako. Hunkigarria izan zen asteleheneko Harrera Ekitaldia, eta larunbatean Areatza beteko dugu, Feministon Herrian. Emakume baserritarren topaketak ere egongo dira bihar eta etzi, Murgian, UZTA JASOZ lelopean. Den-dena kontatu digute Mundu Martxako Naia eta Etxaldeko Emakumeen kide Esti gaurko Lur eta Murmur [...]

Basoa eta Landaketa ez dira gauza bera

2018-10-10T13:23:10+00:00

Pinudiek eta eukaliptoek menperatzen dute Bizkaiko lurraldea. Kolore Guztietako Basoak Plataformak monolaborantza hauen arazoak aztertu ditu eta basoak kudeatzeko beste eredu bat proposatzen du: naturatik hurbilagoa, publikoa eta hemengo biodibertsitatea balorean jartzen duena. Honi guztiari buruz hitz egin dugu KGBeko Julen Villasantekin gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia601508.us.archive.org/34/items/20181010LurEtaMurmurKoloreGuztietakoBasoak/20181010%20LurEtaMurmur%20KoloreGuztietakoBasoak.mp3

Emakume baserritarrek zientzia egiten dute

2018-07-12T09:35:41+00:00

Sorkineko kideekin egon gara Lur eta Murmur saio honetan, Vane eta Teresa. Beraien gidan, Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia, horrelako galderei erantzuna ematen diete: Zer da zientzia “neutrala” bezala ezagutzen duguna? Nor dago horren atzean? Zein izan da emakume baserritarren papera zientzian? Eta elikadurarekin lotzen den zientzian? Programa honekin baratzara, hondartzara edo herriko jaietara goaz, [...]

Fresas sí, pero con derechos

2020-01-16T15:06:15+00:00

En los últimos días se multiplican las denuncias de abusos sexuales y laborales por parte de mujeres marroquíes que trabajan recolectando la fresa en Huelva. En el programa de hoy hablamos con Mercedes Domínguez, representante del área de migración del SAT, para conocer en profundidad la situación que viven estas temporeras. (Entrevista en castellano) https://ia801501.us.archive.org/30/items/201806013LurEtaMurmurFresasDerechos/201806013%20Lur%20eta%20Murmur%20FresasDerechos.mp3 [...]

ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

2018-05-30T14:10:25+00:00

Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu [...]