elikadura burujabetza

Lur eta Murmur: Lurrama 2021, lurra eta garaipena

2021-10-29T15:53:53+00:00

Ipar Euskal Herriko Nekazari Txikien urteroko topalekua izaten da Lurrama. Beti Miarritzen bada ere, aurten Arbonan izan da, urriaren 24ean, Arbonako okupazioa bukatzen zen egunean. Okupazioarekin lurra eta etxaldea momentuz espekulazioaren errotatik ateratzea lortu da. Garaipen hori ospatzeko eta elikadura burujabetzarako lurraren garrantzia aldarrikatzeko, milaka pertsonaz bildu ziren bertan. Honen inguruan egon gara solasaldian Iñaki [...]

#Apirilak17: Europak nekazari gehiago behar ditu ✊🌾

2021-04-16T14:29:27+00:00

Apirilaren 17a Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna izendatu zuen La Via Campesina mugimenduak. Brasilgo  Eldorado dos Carajásen, 1996an eraildako lurrik gabeko 21 baserritarren omenez. Gure Europa neoliberal, kapitalista eta hiperdesarrollistan ere baserritarren borrokak egunero ematen dira, beste molde eta forma ezberdinetan, baina sistema berdinaren aurkako borrokak dira duda barik. Izan ere, elikagaien ekoizpenaren sektorearen % 97a [...]

Lur eta Murmur: Arrantza jasangarria

2021-01-22T09:16:35+00:00

Euskal Herriak itsasoarekin izan du beti harremana. Herri arrantzalea gara eta arrantza sekulako garrantzia izan du beti gure kostaldeko herrietan, bai jarduera ekonomikoaren alorrean zein kulturalean. Halaber, zer dakigu gaurko euskaldunok itsasoa eta arrantzari buruz? Zalantza askorik gabe, inkesta batean gutxi ala oso gutxi lirateke erantzunik entzunenak. Herriak edota eskualdek elikatzeko ezinbestekoak diren elikagai-hornitzaileek osatzen [...]

Lur eta Murmur: Sustraiak Kooperatiba

2020-12-14T14:41:15+00:00

https://ia601400.us.archive.org/0/items/lur-eta-murmur-sustraiak/Lur%20eta%20Murmur_Sustraiak.mp3 Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa. 2020 urte -askorentzat - madarikatua bukatzeko gutxi falta denean, bere burua berrasmatu eta bestelako norabidea hartzeko apostua hartu duen proiektu batera hurbilduko gara. Iazko abenduan ezagutzeko aukera izan bagenu ere, oraingoan beste aurpegiarekin datozkigu sukaldea eta elikadura eraldaketa soziala eta politikorako tresnak direla ziurtatzen duen egitasmoa. [...]

Lur eta Murmur: Arabar Errioxako upategiak

2020-10-02T10:49:30+00:00

https://ia801500.us.archive.org/33/items/20201001-arabar-errioxa-ardoa/20201001_Arabar%20Errioxa%20Ardoa.mp3 “Ardoa edanda mozkortzen naiz” dio abestiak eta hain zuzen ardoa izango dugu hizpide irratsaio honetan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ardoa egiten den arren, gaur Arabar errioxa aldera bidaiatuko dugu, mahats-bilketa zelan joan den jakiteko ez ezik, agroekologia ardogintzan nola gauzatzen da ikasteko eta jatorrizko izendapenaren inguruan dagoen aferara hurbilduko gara ere. Arabar Errioxa [...]

Boterea itzalean: haragiaren lobbya

2020-05-28T10:31:21+00:00

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan? Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre [...]

Nekazaritzako etorkizuneko belaunaldiak NPBren erreformaren aurrean: euskal baserritar mugimendutik begira

2020-01-16T15:06:13+00:00

Nolakoak izango dira nekazaritzan jardungo duten hurrengo belaunaldiak eta nolako politika publikoak behar ditugu belaunaldi horiek sustatzeko? Galdera hauei erantzuteko, 2018an, Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Mugimenduak eta Bizilur Elkarteak abiatutako ikerketaren emaitza aurkezten dugu. Orain arte nekazaritza-eredu jasangarri bat bultzatu duten proiektuak aztertzen ditugu (politika hegemonikoek eredu intentsiboa eta menpekotasuna bultzatzen badute ere, nola jarraitu duten aurrera [...]

Lur eta Murmur – Sustraiak Catering

2019-12-12T12:40:30+00:00

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira [...]

Erroa eta Geroa Dokumentala

2019-11-21T12:30:46+00:00

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako -  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, [...]