feminismoa

Lur eta Murmur – Bilbo Feminista Saretzen

2022-03-10T12:06:07+00:00

Pasa den asteartean M8, Euskal Herri osoko hiri eta herrietan kolektibo feministek deitutako manifestazioak dozenaka izan ziren. Euskal Herriko hiriburuetako martxa nagusiak oso ugariak izan ziren. Horrez gain, beste hainbat herritan ere manifestazioak zein bestelako ekintzak antolatu dituzte. Berriz ere morez jantzi dira Euskal Herri luze zabaleko karrikak. «Zaintza sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa» eskatu [...]

Mugarik ez! Transnazionalik ez!

2021-03-04T17:15:41+00:00

Emakumeon Mundu Martxa, nazioarteko mugimendu bat da, kolektibo feminista ugari biltzen duena. 2000. Urtean jaio zen, Quebec-en, eta mundu lurralde askotan dago gaur egun. Bost urtean behin, nazioarteko ekintza bat antolatzen dute, gai partekatu batekin, lurralde bakoitzak gero bere errealitatera egokituz. Duela 5 urte, haziak izan ziren ekintzaren ardatz nagusia. Aurtengo ekintzako ardatza, berriz, mugen, [...]

Lur eta Murmur: Sustraiak Kooperatiba

2020-12-14T14:41:15+00:00

https://ia601400.us.archive.org/0/items/lur-eta-murmur-sustraiak/Lur%20eta%20Murmur_Sustraiak.mp3 Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa. 2020 urte -askorentzat - madarikatua bukatzeko gutxi falta denean, bere burua berrasmatu eta bestelako norabidea hartzeko apostua hartu duen proiektu batera hurbilduko gara. Iazko abenduan ezagutzeko aukera izan bagenu ere, oraingoan beste aurpegiarekin datozkigu sukaldea eta elikadura eraldaketa soziala eta politikorako tresnak direla ziurtatzen duen egitasmoa. [...]

LUR ETA MURMUR: Azaroak 25 Indarkeria matxistarik ez

2020-11-12T14:59:31+00:00

Bi aste barru, azaroaren 25a izango da, Indarkeria Matxistaren Nazioarteko eguna. Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Sonia Vidalekin hitz egin dugu, Sindikato Labregoko eta La Via Campesinako kidea, egun horren inguruan sustatzen ari diren kanpainari buruz: Baserritarrok gure eskubideen alde borrokan, kapitalismoaren eta patriarkatuaren birusaren aurka! https://ia601503.us.archive.org/20/items/2020.11.12-luretamurmur-25N/20201112Luretamurmur25N.2.mp3

Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

2019-03-14T08:17:37+00:00

Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren nolabait ere leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko. https://ia601508.us.archive.org/17/items/20190313LurEtaMurmurElorrioAbadinoLeire/20190313%20LurEtaMurmur%20Elorrio%20Abadino_Leire.mp3

Batu indarrak, urrutira goaz!

2018-10-24T14:57:31+00:00

Aste honetan zehar, 40 herrialdeko ordezkari daude Bilbon Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketetarako. Hunkigarria izan zen asteleheneko Harrera Ekitaldia, eta larunbatean Areatza beteko dugu, Feministon Herrian. Emakume baserritarren topaketak ere egongo dira bihar eta etzi, Murgian, UZTA JASOZ lelopean. Den-dena kontatu digute Mundu Martxako Naia eta Etxaldeko Emakumeen kide Esti gaurko Lur eta Murmur [...]

Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

2018-04-05T10:15:41+00:00

Gaurko Lur eta Murmur saioan Estirekin egon gara solasean, Etxaldeko Emakumeak taldeko kide. Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua. Horretarako auzolanak, hausnarketak, formakuntza, irteerak eta askoz gehiago antolatzen dituzte, beti ere feminismoa ardatz izanik. Etxaldeko emakumeen historia, helburu eta zereginei buruz hitz egin dugu eta datozen ekimenei buruz, besteak beste, Udaberriko auzolana. [...]

Trantsizio energetikoa feminista izango da!

2018-02-08T10:13:09+00:00

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen GENERO Y ENERGIA topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. https://ia801507.us.archive.org/7/items/20180207LurEtaMurmurGeneroYEnergia/20180207%20Lur%20eta%20murmur%20Genero%20y%20energia.mp3  

Udako bigarren musikala

2016-07-30T14:50:17+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko [...]