komertzializazioa

EKOALDE, Nafarroako elikagai ekologikoen eskaintza antolatzeko beste urrats bat

2019-04-02T10:07:43+00:00

Martxoaren 15ean,  Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da.  53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan. https://ia801508.us.archive.org/28/items/20190327LurEtaMurmurEkoalde/20190327%20Lur%20eta%20Murmur%20Ekoalde.mp3

Antolatu behar gara!

2017-01-26T14:27:20+00:00

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek  eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3