Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren nolabait ere leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko. https://ia601508.us.archive.org/17/items/20190313LurEtaMurmurElorrioAbadinoLeire/20190313%20LurEtaMurmur%20Elorrio%20Abadino_Leire.mp3
Landa eremuak ulertzen du ere
Bizilur2017-07-03T12:19:07+00:00Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen [...]