soberania alimentaria

BIELA Y TIERRA: Elikaduraren aldeko txirrindulariak

2019-05-09T14:56:56+00:00

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3

Arrantza artisaua

2018-01-25T11:22:05+00:00

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Anne Marie Vergezen elkarrizketa ekartzen dizuegu,  arrantza jasangarriari buruz. Anne Marie Donibane Lohizuneko arrantzalea da eta Frantziako Arrantzale Artisau Txikien Plataformako presidentekidea. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801503.us.archive.org/12/items/20180124LurEtaMurmurArrantzaArtisaua/20180124%20Lur%20Eta%20Murmur%20ArrantzaArtisaua.mp3

Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

2017-12-27T15:54:07+00:00

2017. urtea bukatzear dagoenean, VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek Eskola-jantokiak EAEn ikerketa argitaratu dute. Gaur egungo eskola-jantokien sistemaren argazki bat egin dute, eta hainbat proposamen luzatzen dituzte espazio hauek eraldatzaileak, pedagogikoak, iraunkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen. Gaurko saioan VSFko Janire Chirapozuk eta Eneko Viñuelak hau guztia azaldu digute. https://ia801505.us.archive.org/18/items/20171227LurEtaMurmurESKOLAJANTOKIAK/20171227%20LurEtaMurmur%20ESKOLA-JANTOKIAK.mp3