Bizilur, Lumaltik eta beste erakundek antolatutako “Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara: begirada dekolonial bat” izeneko biran Sylvia Marcos Euskal Herrian zehar egon da. Bira hau aprobetxatuz, joan den asteko ostegunean, zorionez, gure asanbladan egon zen hizketan.

Sylvia Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da eta Ameriketako mugimendu indigenekin konpromisua hartu duen emakumea. Epistemologia feminista, Erdialdeko Ameriketako erlijioak eta emakumeen mugimendu indigenei buruzko azterketa bultzatu eta hermeneutika, teoria eta praktika ez-hegemoniko feminista defendatu du. Urte askotan zehar, emakume zapatisten hausnarketa eta mugimendu beraren aurrerapausoen teorizazioan lagundu du, hauek eskatu dutenean.

Berarekin hizketan egon ginen emakume zapatisten nortasunari buruz. Sylviak esan zuenez, “haiek kolektibo bezala eraikitzen dute euren buruak. Komunitate hauetan, pertsonak kolektiboan bizi dira eta emakumeek bai haien eskubideengatik bai gatazkarik gabeko kolektiboen eskubideengatik borrokatzen dute”.

Emakume zapatisten aurrerapauso feministak definitzearen zailtasunari buruz ere hitz egin genuen. Nola 1994ko altxamendu zapatista eta gero, ezkerreko emakume askok emakumezko komandanteei hurbildu ziren baina “entzuten ez zekiten” eta “askatzen irakasten saiatu ziren”. Sylviak azpimarratu du: “mugimendu zapatista kanpotik datorren eta balio zitzaien hori hartzeko gai dela baina ez dute egoki ez zitzaien paperak erreproduzitzeko beharrik”.

“Bestelako familia ereduak” komunitate zapatistetan nola bizitzen dira interesatzen zitzaigun. Silvyaren arabera, hasieratik, familiak ez dira ezagutzen ditugun familiakbezalakoak: zabalagoak dira eta modu desberdinean antolatzen dira. “Ez dut uste hemen familia eredu berria bezala ulertzen duguna (bikote homosexualak, transexualak…) erabat errefusatzen dutenik. Naturaltasunarekin hartzen duten edo ez, hori ez dakit”.

Amerikatik etortzen zaizkigun feminismo komunitario desberdinak konparatzerako orduan, Silvyak banandu zituen alde batetik gorputza beratik sortzen diren feminismoak (Guatemalatik datorenak adibidez) eta gorputza espreski barneratzen ez duten feminismoak. Azken honen adibidea Bolivian dugu, non feminismo deskolonialaren gaia orain instituzioek eramaten dituzte.

Azkenik, Lumaltik, Bizilur eta Sylvia Marcosek “11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest!” lelopean, apirilaren 9an Gasteizen egingo den manifestaziora batu ginen.