Bizilurren hastapenek zein gure esperientzia eta kezkek eragin zuten landa eremua eta baserritarren borroka lokal eta globalak izatea gure erakundearen foto nagusia. Ondorioz, Bizilur erakundeak bere sostengu lana internazionalki La Via Campesina eta Mugimendu Zapatistarekin egiten du eta Euskal Herrian ordea EHENE-Bizkaia eta Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra eragileekin.

Gure helburua haien borrokei sustengua ematea eta hauek indartzea da Lankidetza eta Garapenaren bitartez, baina baita ere haien ahots eta proposamenak jendarteari zabaltzea eta gaur egungo indar korrelazioa aldatzeko giltza izan daitezkeen eragileetan eragitea.