Bizilurretik ekarpena egiten diogu Euskal Herrian elikadura burujabetzaren proposamenari, hauen artean zubien eta alternatiben eraikuntza sustatuz: baserritar mugimendua eta jendarte antolatua; klaseko langile sindikalgintza eta sindikalgintza baserritarra; instituzio publikoak eta antolakunde baserritar zein sozialak; landa eremua eta beste hainbat mugimendua: feminista, ekologista, internazionalista edo hezkuntza eremukoa.

Zentzu honetan, gure gaur egungo lana hainbat eremu estrategikoetara zuzentzen dugu:

Komunikazioa lantzen dugu eragiteko, kontzientzia sortzeko, elkarbanatzeko, eta azken finean elikadura burujabetzaren proposamen eraldatzaileari ekarpena egiteko ikuspegiarekin. Horretarako baserritar mugimenduarekin batera ikus-entzunezkoak, idatziak eta irrati materialak sortzen ditugu hurrengo esteketan aurkitu daitezkeenak: Bide BerriakEtxalde, Lur eta Murmur

euskal-herria

Alternatiben eraikuntzan aurrera goaz hurbilen dauden instituzioekin batera. Hori dela eta landa agenda transbertsalizatzeko lan egiten dugu honek presentzia izan dezan, esate baterako, politika publiko koherenteak aplikatzerako orduan gobernu instantzia ezberdinen artean eta administrazio lokalen barruan (udaletxeak, mankomunitateak edo garapen agentziak). Burujabetza ereiten | Politika publikoak

Modu honetan, aliantzak eta sareak osatzen eta Euskal Herrian Elikadura Burujabetzarantz aurrera egiteko gaur egun inposatutako sistemari alternatiboak zaizkion esperientziak zabaltzen lan egiten dugu. Bide honetan baserritar mugimendua aliatu gisa dugu estrategikoki eta iraunkorki. Hala ere aliantza zurrunak sustatzen ari gara beste mugimendu batzuekin, hala nola langile eta hezkuntza sindikatuekin. Hauekin hausnarketa prozesu bateratu bat abiarazi dugu elikadura burujabetzaren proposamena beste eremu batzuetara zabaldu dadin. (Sindikalismoaren gida eta posterra)

Gure identitate feministatik elikadura burujabetza feminista eta baserritar feminismoa eraikitzeko lan egiten dugu. Zentzu honetan Etxalderen mugimendu feministarekin batera lan egin eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarekin kolaboratzen dugu.

Halaber, elikadura subiranotasuna gure lurraldean sustatzeko, ezagutzaren eraikuntza kolektiboa  gakoa bezala hartzen dugu. Horregatik Bizilurrek prestakuntza tresnak eraikitzen laguntzen du, elikagaien ekoizpenaren ikuspegi integrala eta kolektiboa aurkezten duena (liburuxkak), hala nola, nekazarien ezagutza eraikiz eta zabalduz, esparru akademiko kritikoenetik. Honen adibide dugu Hegoako “Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan” kurtsoarekin.

Era berean, ahal dugun heinean elikadura burujabetzaren eta eraldaketa sozialaren eraikuntzan aurrera egiten laguntzen duten ekimen lokalak sostengatu eta bertan parte hartzen dugu. Horietako batzuk dira EsnetiK Kooperatiba eta Fiare-Banca Ética proiektua, logika kapitalistatik at ekonomia beste modu batean egitearen apustua eginez eta bizitzaren iraunkortasuna erdian jartzea ahalbidetuz.

Elkartasuna Eraldatuz plataforman parte hartzen dugu kooperazio kritiko eta eraldatzailearen eredu berri baten proposamenaren hausnarketan, subjektuen fokatzean oinarriturik.

Gainera, mugimendu zapatistaren ahotsa Euskal Herrira ekartzeko eta mugimendu zapatistaren sustengu baseekiko euskal herritarren elkartasuna sustatzeko sortutako espazioak sustengatzen ditugu.