Audioak

Baserritarren mugimendua Indian

2020-01-16T15:06:18+00:00

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko [...]

La Huertaka: Herri Baratza Banku Txarraren aurka

2017-03-23T15:51:54+00:00

2014tik, Barakaldoko gazte batzuk, hiri ortu bat martxan jartzeko asmoarekin, Lutxanan bertan behera utzitako eremu bat hasi ziren atontzen. Harrezkero, agroekologiari buruzko tailerrak, baratza kolektibo bat, auzokideekin harremanak eta sentsibilizazio lan asko egin dute. Orain, Banku Txarrak, soroaren jabeak, salatu egin du Ekologistan Martxan elkartea. David Marcos eta Joseba Martinez La Huertakako kideekin solasean egon [...]

Komunikazio indigena: herrien borroka eta defentsa

2017-03-09T15:14:26+00:00

Ohore bat izan da Lur eta Murmur saio hau bi emakumeekin partekatzea: Marta Choc, Guatemalako Red Tz’ikineko koordinatzailea eta Bashe Nuhem, Argentinako Komunikaziorako herri elkarte indigenaren errealizadorea. Biek, komunikazio komunitario eta alternatiboaren bitartez, haien herrien eta lurraldeen aldeko defentsa egiten dute, eta herrien eta pertsonen giza eskubideak  bortxatzen dituzten enpresa eta estatuen kontrako borroka.(Elkarrizketa gazteleraz) [...]

Zein da Gipuzkoako tokiko nekazarien azoken eragina?

2017-02-24T12:25:48+00:00

Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola - Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin, [...]

LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon.

2017-02-10T11:07:54+00:00

Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea.  Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus [...]

Antolatu behar gara!

2017-01-26T14:27:20+00:00

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek  eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3

Erosketa Publikoa Nafarroan Lan taldea

2017-01-13T13:30:11+00:00

Ia urtebete pasa da Nafarroan ospatu zenetik Elikadura Burujabetzari buruzko Parlamentu Irekia. Ordutik aurrera, Erosketa Publikoa Nafarroan lan taldea sortu eta martxan jarri zen helburu batekin: Nafarroako administrazioek sartu ditzaten gertutasun, ekologiko eta garaiko kriterioak elikagaien erosketa publikoetan. Beren ibilbideari buruz hitz egin digu gaurko Lur eta Murmur saioan taldearen kide Garbiñek. 2017ari aitzurra sartzeko [...]

Emakume baserritarrek bizitza erdigunean mantentzen dute.

2016-12-05T09:20:27+00:00

"Gure etorkizunerako eredua agroekologian oinarritzen da”. Eredu honetan feminismoak eta elikadura-burujabetzak ekartzen dituzte bizitza erdigunean mantentzeko behar diren tresnak. Honi guztiari buruz hitz egiten digute Etxaldeko Emakumeen Taldeko kide Malu, Maite, Miriam, Gotzone eta Alaznek, gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia801506.us.archive.org/10/items/20161201LurEtaMurmur/20161201%20LurEtaMurmur.mp3

LURRAMA ez da azoka normal bat.

2016-11-20T13:27:21+00:00

Azken 10 urteetan bezala, aurten ere ospatu zen Lurrama – Laborantza Herrikoia eta Iraunkorraren azoka – 3 egunez Miarritzen. 20.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren. EH Laborantza Ganbararen Koordinatzaile Iker Elosegik azaldu digu gaurko elkarrizketan non dagoen arrakastaren sekretua: “tripa betetzeaz gain, burmuinak ere betetzeko gune bat da Lurrama”. https://ia601500.us.archive.org/30/items/20161117LurEtaMurmur/20161117%20Lur%20eta%20Murmur.mp3

Nyéleni: Elikadura Burujabetza Europan eraikitzen

2016-11-04T15:38:18+00:00

Elikadura Burujabetzarako bigarren Forum Nyéléni-Europatik iritsi berriak gara!! Azken 5 urteetan, Europako 40 herrialdeko nekazariak, GKEak edo eta ikertzaileak, besteak beste, elkartu ginen Errumanian, Cluj-Napocan, kalitatezko elikadura eta baserritarren eskubideak bermatzeko eman diren aurrerapausoak partekatzeko eta hurrengoak elkarrekin diseinatzeko. Euskal Herriko delegazioan joandako kideen artean saio honetan gerturatzen zaituztegu han entzundako hausnarketa eta ahots desberdinak. [...]