Duela urte batzuk erakunde gisa birpentsatzea proposatu genuen, militantzia-espazio erakargarri, alai, bizigarri eta parte-hartzaile bat eraikitzea lortzeko. Prozesu luze baten ondoren, Bizilurren parte hartzen duen bakoitzari bere nahien eta beharren arabera aukera emango dion egitura bat martxan jartzea lortu dugu, kontuan hartuta honako hauek nahi ditugula:

  • Geure burua zaintzea eta errespetatzea
  • Gure bazkideekin eta aliatuekin lan egiten jarraitzea
  • Erabaki oinarrituak eta kolektiboak hartzea
  • Identifikatuta sentitzea eta ordezkagarritasun kolektiboa lortzea
  • Gure parte-hartzea kalitatezkoa dela sentitzea
  • Askotariko jakintzak baloratzea

Etengabe ari gara eraikitzen, baina oraintxe bertan honela antolatzen gara:

ASANBLADA

Bizilurren erabaki-organo gorena da, eta kide guztiek parte hartzen dute bertan. Helburua da guztien arteko topagune bat sustatzea, eztabaidarako gune bat, ez bakarrik informaziorako, ardatz eta erabaki estrategikoei buruz hausnartzeko eta Euskal Herrian nahiz gainerako herrialdeetan egindako lan guztia lotzen lortzeko.

Parte hartzen duten pertsonen zaintza eta ahotsak erdigunean jartzen saiatzen gara, aisialdirako guneak ere zainduz eta politizatuz.

LANTALDEAK

Zehaztu ditugun lau lantaldetan antolatu gara: feminismoak, bertoko alternatibak, internazioalismoak eta zaintza-taldea. Azken talde hau, barne harremanak eta futzionamendu kolektiboa zaintzeaz arduratzen da, talde liberatuaren batera.

Espazio horiek modu autonomoan funtzionatzen dute, eta hausnarketarako, eztabaidarako, proposamenerako eta beste eragile batzuekin artikulatzeko espazioak izatea dute helburu, lehentasunezkotzat jotako gaietan. Bizilurren proiektuan parte-hartze aktiboagoa, zehatzagoa eta egunerokoa izateko aukera ematen diguten guneak dira. Lantalde bakoitzak bere plangintza, funtzionatzeko modua eta koordinazioa definitzen ditu.