Berandu baina badator udaberriko auzolana!

Oraingoan Elkoro baserrian izango da, Bergaran. Bertan oilotegia handitzea, marrubiak landatzea eta hazitegia martxan jartzeko lanak egingo dira.

Horrez gain, bertako baserritarrarekin eta Etxaldeko Emakumeekin hizketaldia izango da.

Animatu eta izena eman ekainaren 10a baino lehenago etxaldekoemakume@gmail.com helbidean edota 688 659 076 telefono zenbakian.