Herri Unibertsitatea, EHUko ikasleok herritik eta herriarentzat eraikitzen ari diren hezkuntz eredu berria da, azken urteotako hezkuntza erreforma kaltegarriei aurre egiteko tresna. Hemen, Bilbon, Leioako Kanpusean martxoaren 14, 15, eta 16an ospatuko da Magisteritzako fakultatean. Leioako kanpusean aurten ospatzen den hirugarren urtean izango da, baina ekintza hau beste hirietara ere eraman dute, adibidez, Gasteizen eta Donostin.

Autogestionatutako klaseak, eztabaidak, asanbladak eta tailerrak dira besteak beste Herri Unibertsitatearen egitarauan aurkituko ditugun edukiak. Idoia Maraurik, antolatzaileetako bat, hurrengo astean egingo diren ekintzen berri eman digu Lur eta Murmur irratsaioan. Berarekin izandako elkarrizketa interesgarri honetan, feminismoaren papera nabarmendu zuen aurten emakumearen gaia hainbat ildotan jorratuko baitute: emakume zientzialaria, emakumea arte ederretan, emakumea kazetaritzan… Gainera, elikadura burujabetzarako espazio bat ere egongo da hiru egun hauetan.

Bihar, arratsaldeko 15:00etan, 97 irratian, programa osoa eta elkarrizketa entzuteko aukera izango duzue eta bukatzerakoan, webgunean ere entzuteko prest egongo da. Programa hau ezin duzue galdu! Hemendik, Herri Unibertsitatean parte hartzera animatzen zaituztegu eta Leioatik proiektu komunikatiboko egitaraua zabaltzen dugu.