Dagoeneko Bizilurretik sortu dugun azkeneko ikus-entzunezko lana ikusgai daukazue. Nekazal Feminismoari buruzko dokumentala La Via Campesinako emakumeek garatutako kontzeptua dena eta menderatze-sistemen aurkako borrokak antolatzeko erabiltzen dutena.

Latinoamerikako, Afrikako eta Europako nekazari mugimenduetako 12 emakumeren testigantzen bidez, kontzeptuaren beraren; lurralde bakoitzean nola eraikitzen eta garatzen den; landa eremuko emakumeen erronkak eta horiei aurre egiteko nola antolatzen diren jasotzen du dokumentalak.

Lana Youtuben dago eskuragarri, eta, hasieran, ingelesera, portugesera, espainierara eta frantsesera itzuli da, nahiz eta Via Campesina eskualdeetako hizkuntza ez-kolonialetarako itzulpenak prestatzen ari diren kontinente guztietan, mugimendu global hori osatzen duten erakunde guztietan Nekazal eta Herrikoi Feminismoak hedapen handiagoa izan dezan eta aldi berean, erakunde bakoitzak gehiago bereganatu dezala.

Gora emakume baserritarren borroka!