Project Description

Nolakoak izango dira nekazaritzan jardungo duten hurrengo belaunaldiak eta nolako politika publikoak behar ditugu belaunaldi horiek sustatzeko? Galdera hauei erantzuteko, 2018an, Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Mugimenduak eta Bizilur Elkarteak abiatutako ikerketaren emaitza aurkezten dugu.

Orain arte nekazaritza-eredu jasangarri bat bultzatu duten proiektuak aztertzen ditugu (politika hegemonikoek eredu intentsiboa eta menpekotasuna bultzatzen badute ere, nola jarraitu duten aurrera ulertzeko); agerian ez dauden baserritarren profilak ikustarazten ditugu eta, bukatzeko, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) eta bere erreformaren gako nagusiak azaltzen ditugu.

Hori guztia aurkituko duzu eskura duzun liburuan. Euskal Herrian nekazaritza-politikatik haratagoko begirada bat izateko baliagarria izango delakoan gaude, gai honen inguruan eztabaida soziala eta zabala sustatzeko eta aliantzak sendotzeko.

2020rako NPBren erreformaren prozesua aukera bezala ikusten dugu, tokiko eragile sozial eta politikoak ­protagonistak izan daitezkelakoan politika publikoak eraikitzean nekazaritza iraunkorrerako eta elikadura burujabetzarako.

DESKARGATU HEMEN