(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.data-privacy-src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-67805037-2', 'auto'); ga('send', 'pageview');

Lur eta Murmur

BELARRAK EZ DIRA TXARRAK, BEREZ. Glifosatorik gabeko herriak

2017-12-13T15:16:34+00:00

Azaroan jakin genuen Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte luzatuko duela glifosatoaren baimena, nahiz eta OMEk kantzerigenotzat sailkatu duen herbizida hau. Hau gertatu baino lehen, Arratiako Baserritar Agreokologikoen Elkartea, Igitie, lanean egon da eskualdeko udalak “Glifosato gabeko herriak” izateko. Igitiko kide Aner Mimenzak kontatu digu zergatik eta nola bideratu zuten prozesu hau. https://ia601506.us.archive.org/3/items/20171213LurEtaMurmurGlifosatoIgitie/20171213%20LurEtaMurmur%20GlifosatoIgitie.mp3

Landa eremuak ulertzen du ere

2017-07-03T12:19:07+00:00

Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen [...]

Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

2017-06-16T10:33:45+00:00

Tita Godinez,  Guatemalako  Sector de Mujeres Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko helburuarekin emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten duten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.ogg

Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

2017-06-02T08:40:18+00:00

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.ogg

Baserritarren mugimendua Indian

2020-01-16T15:06:18+00:00

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko [...]

Antolatu behar gara!

2017-01-26T14:27:20+00:00

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek  eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3

Lur eta Murmur musikala

2016-07-28T13:48:20+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko [...]

Tosu Betirako proiektuari buruz Peioren eskutik

2016-07-15T20:21:27+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Tosu Betirako proiektuari buruz hitz egin dugu. 2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua [...]

12 milia eta arrantzari buruz Leo Belaustegirekin

2016-06-30T14:04:35+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Ekainaren 9an nekazaritza eta arrantza elikadura burujabetzaren bidean jardunaldia ospatu zen Ondarrroan azaroaren 16 eta 17an politika publikoen eta elikadura burujabetzaren inguruan Donostian ospatuko diren jardunaldiei begira. Bidea elkarrekin sortu behar dugu. Horretarako, hainbat ekimen [...]

Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketak Sandra Fernandezekin

2016-06-02T14:16:18+00:00

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa emateko prest. Programa honetan bihar Bilbon ospatuko diren Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketei buruz hitz egin dugu Sandra Fernandezekin (Mugarik Gabe). Egitaraua, lehen egindako beste topaketari... buruz hitz egin digu, bai eta etorkizunari begira zer lortu nahi duten. Gainera, sorpresaren bat [...]