Lur eta Murmur

Piztuko dugu sua?

2021-09-24T10:07:11+00:00

Mundua errotik eraldatzeko garrari eutsiko dio 'Iraultza Txikien Akanpada' k Herri mugimenduen bilgune izan da Iraultza Txikien Akanpada bost egunez, Arteako Defendatzaileen Etxean (Basoa proiektuan). 30 hitzaldi, tailer eta mahai inguru egin dituzte, eta abuztuaren 25etik 29ra bitartean elkarrekin borrokatzeko, gogoetatzeko eta eraikitzeko bilgune izan da. Kontzertuak, mendi martxak eta antzezlanak ere izan dituzte, eta [...]

LUR ETA MURMUR: Ehun aldiz uhinak burujabetzekin ehunduz

2021-02-04T16:57:43+00:00

Bizitza ospatzekoa da, gauza txikiak zein handiak, eta Lur eta Murmurren ospatu nahi dugu gaur zifra borobil batera ailegatu garela!! Bai, 100 aldiz uhinetara salto egin dugulako! Hau da marka! 2012an Bilboko desagertutako Tas Tas Irrati Librean Bizilurretik LEKI LUM izenekin sortu genuen elikadura burujabetza, feminismoa eta internazionalismoa oinarri dituen irratsaioak 100 programak bete ditu [...]

Lur eta Murmur: Sustraiak Kooperatiba

2020-12-14T14:41:15+00:00

https://ia601400.us.archive.org/0/items/lur-eta-murmur-sustraiak/Lur%20eta%20Murmur_Sustraiak.mp3 Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa. 2020 urte -askorentzat - madarikatua bukatzeko gutxi falta denean, bere burua berrasmatu eta bestelako norabidea hartzeko apostua hartu duen proiektu batera hurbilduko gara. Iazko abenduan ezagutzeko aukera izan bagenu ere, oraingoan beste aurpegiarekin datozkigu sukaldea eta elikadura eraldaketa soziala eta politikorako tresnak direla ziurtatzen duen egitasmoa. [...]

Lur eta Murmur: Arabar Errioxako upategiak

2020-10-02T10:49:30+00:00

https://ia801500.us.archive.org/33/items/20201001-arabar-errioxa-ardoa/20201001_Arabar%20Errioxa%20Ardoa.mp3 “Ardoa edanda mozkortzen naiz” dio abestiak eta hain zuzen ardoa izango dugu hizpide irratsaio honetan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ardoa egiten den arren, gaur Arabar errioxa aldera bidaiatuko dugu, mahats-bilketa zelan joan den jakiteko ez ezik, agroekologia ardogintzan nola gauzatzen da ikasteko eta jatorrizko izendapenaren inguruan dagoen aferara hurbilduko gara ere. Arabar Errioxa [...]

LUR ETA MURMUR: Herri hezkuntza Latinoamerikan

2019-10-18T08:30:23+00:00

Bueltan gaude Lur eta Murmur irratsaioan! Ikasturtea gogoz hasteko, beste lurraldeetatik inspirazioa ekartzen dizuegu gaurko elkarrizketarekin. João Colares brasildarrarekin solasaldian egon gara, CEAALeko (Latinoamerika eta Caribeko herri hezkuntzarako Kontseilua) kidea dena formakuntza politikoari eta herri hezkuntzari buruzko TIRA! Topaketetara etorri dela aprobetxatuz. (Elkarrizketa gazteleraz) Entzun HEMEN

25 URTE DUINTASUNA ERAIKIZ

2019-01-02T12:45:54+00:00

1994ko urtarrileko 1ean EZLNek - Askapen Nazionaleko Armada Zapatista- borroka zapatista ezagutarazi zuen mundu zabalera. 25 urte eta gero, kapitalismoaren kontrako eredua izaten jarraitzen dute, beste mundu bat eraikiz, herri indigenen eskubideak aldarrikatuz eta internazionalismoa bultzatuz. Gaurko Lur eta Murmur, beraientzako musika-omenaldi txiki bat izango da. Gora zapatisten borroka! (Programa gazteleraz. Argazkia: Hazel Zamora Mendieta) [...]

Basoa eta Landaketa ez dira gauza bera

2018-10-10T13:23:10+00:00

Pinudiek eta eukaliptoek menperatzen dute Bizkaiko lurraldea. Kolore Guztietako Basoak Plataformak monolaborantza hauen arazoak aztertu ditu eta basoak kudeatzeko beste eredu bat proposatzen du: naturatik hurbilagoa, publikoa eta hemengo biodibertsitatea balorean jartzen duena. Honi guztiari buruz hitz egin dugu KGBeko Julen Villasantekin gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia601508.us.archive.org/34/items/20181010LurEtaMurmurKoloreGuztietakoBasoak/20181010%20LurEtaMurmur%20KoloreGuztietakoBasoak.mp3

Mexikoko indigenen erresistentzia: herrien eta lurraldearen defentsan

2018-05-04T11:08:59+00:00

Gaur, TxiapasEKIN Plataformaren laguntzarekin, Bettina Cruzari egindako elkarrizketa daukagu Lur eta Murmurren. Bettina herriko lur eta lurraldearen defendatzailea da, Oaxacako Istmo de Tehuantepec herri indigenaren asanbladako  eta CNIko partaidea. Mexikoko herri indigenek egiten ari diren megaproiektuen aurkako erresistentziari buruz hitz egin digu, beraien lurraldeak, kulturak eta bizitzak babesteko. https://ia801500.us.archive.org/15/items/20180502LurEtaMurmurBETTINA/20180502%20Lur%20Eta%20Murmur%20BETTINA.mp3 (Argazkia: César Martinez López)

Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

2018-04-05T10:15:41+00:00

Gaurko Lur eta Murmur saioan Estirekin egon gara solasean, Etxaldeko Emakumeak taldeko kide. Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua. Horretarako auzolanak, hausnarketak, formakuntza, irteerak eta askoz gehiago antolatzen dituzte, beti ere feminismoa ardatz izanik. Etxaldeko emakumeen historia, helburu eta zereginei buruz hitz egin dugu eta datozen ekimenei buruz, besteak beste, Udaberriko auzolana. [...]

BORROKA EGITEN DUTEN EMAKUMEAK!

2018-03-21T16:21:11+00:00

Gaurko Lur eta Murmur saioan Euskal Herritik aldendu eta Mexikoruntz joan gara. Zapatistek joan den astean “Borrokan gauden Emakumeon Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kultural, Internazionala” antolatu zuten Txiapasen.  Bertan, 35 herrialde baino gehiagotik etorritako  9.000 emakume inguru bildu ziren, hausnarketa eta elkarbizitza helburu. Emakume zapatistek hitz indartsu eta hitzaldi hunkigarriarekin eman dizkie eskerrak bertaratu ziren [...]