Hasiera-hasieratik, elkartasun-internazionalista izan da Bizilurren lanaren oinarria. Hori gauzatzen da, bai herrialdetako erakundeekin egindako proiektuen bidez,  bai Euskal Herriko elkartasun-internazionalistako sareetan parte izanda.

Ertameriketan hasi ginen tokian tokiko lana garatzen; herri indigenen autonomia eta euren lurraldeen defentsa babestuta. Orduz geroztik, Bizilur Zapatismoaren aliatu bihurtu da Mexikoko hego-ekialdean eta La Via Campesina nazioarteko mailan, elikadura-subiranotasunarekin eta emakumeen ahalduntzearekin lotutako prozesuetan. bereziki Honduras, Mexiko, Argentina eta Brasilen.

Gure helburuak dira:

  • Dibertsifikatzea lana aurrera eramateko mekanismoak, aliantza iraunkorrak eraikitzeko, hierarkiarik gabekoak eta elkarrengandik ikasten.
  • Eragitea garapen-politika publikoetan, herriek eta pertsonek beren etorkizuna definitzeko duten eskubideak defendatzeko.
  • Parte hartzea gure aliantzen gune estrategikoetan eta sareetan, eta ikusarazi han eta hemen beharrezkoak diren eraldaketa politiko eta ekonomikoak lortzeko egiten dituzten borrokak.

Gure erronkak eta ekintza-ildoak:

  • Estuago lan egitea LVCko emakumeen kolektiboarekin, feminismo baserritarra eta herrikoiaren kontzeptuan sakontzeko.
  • Laguntzea LVCko beste eskualde eta herrialde batzuei, hala nola Afrikako Hegoalde-Ekialde eta Palestinako eskualdeei, bai eta beste kolektibo batzuei ere, hala nola klima-aldaketari eta migratzaileei.
  • Arrantza txertatzea elikagaien ekoizpenari eta ekologiari buruzko eztabaidan.
  • Ikusaraztea komunitate zapatisten borroka-prozesua eta herri indigenen autonomiaren eraikuntza.
  • Aurrera egitea sartzeko, gure aliatuenekin dugun lanean, genero- eta sexu-aniztasuna eta ikuspegi dekolonialak.
  • Sistematizatzea elikadura-subiranotasunari buruz sortu den ezagutza, eta zabaltzea gure aliatuek lantzen dituzten testuak eta materialak.

Aliantzak:

  • La Via Campesinarekin dugun aliantzaren barruan, LVCko Europako Aliatuen Taldeko kide gara, mugimenduari lana koordinatzeko laguntzeko.
  • Hondurasen LVCrekin egiten dugun lanaz haratago, Hondurasekiko Elkartasunerako Erakundeen Euskal Plataforman parte hartzen dugu (Berta Cáceresen hilketaren ondorioz eratua) eta baita ere Hondurasekin Elkartasuna-n (Hondurasen lan egiten dugun euskal GGKEko plataforma), gure ahaleginak eta baliabideak hobeto koordinatzeko.
  • Txiapasen Alde (komunitate zapatistekin lan egiten dugun euskal erakundeen sarea) parte ere bada Bizilur.
  • Azkenik, beste ekintzetan ere parte hartzen dugu, beste elkartasun-sareek antolatutakoak, bete herrien borrokekin elkartasuna adierazteko Kurdistan, Brasil, Palestina…).