Elikadura Burujabetzarako Politika Publikoei buruzko 1. Nazioarteko Mintegira gonbidatu nahi zaituztegu.. Mintegiaren leloa «Politika publikoak elikatuz» izango da eta eztabaidarako gunea izan nahi du, esperientziak eta ekimenak trukatzeko lekua, batez ere elikadura burujabetzarako  aliantzak eraikitzeko.

EHNE-Bizkaia, ETXALDE eta Bizilur elkarteek, Elikadura Burujabetzarako Eskuak Lurrean (Hands on The Land For Food Sovereignity) aliantzako TNI eta FIAN kideekin bateran, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten erakundeekin eta Via Campesinaren Europako Koordinadorarekin antolatu dugu mintegi hau. «Euskal Herrirako bestelako bizitza-ereduak lortzeko burujabetza ereiten. Elikadura burujabetza helburu, tokiko politika publikoak eraikitzeko zenbait proposamen» izeneko argitarapenarekin 2015. urtean martxan jarritako bideari jarraipena eman nahi diogu.

Hurrengo gaiak izango dira mintegiaren oinarria: Politika publikoek elikadura burujabetzaren eraikuntzan eta garapenean duten papera eta antolatutako gizarteak daukan garrantzia eredu berrien eraikuntzan. Beraz, nazioarteko ikuspuntu batetik, hainbat galderei emango diegu erantzuna:

  • Ze eduki izan behar du Elikadura Burujabetza bultzatzea helburu duen politika publikoak?
  • Momentu honetan ze motatako esperientziak ditugu martxan eta, errealak diren heinean, zer ikasi dezakegu beraietatik?
  • Administrazio publikoen aldetik, nola bultzatu daitezke antzeko prozesuak erakunde sozial, baserritar edo bestelakoen parte hartzearekin?
  • Ze motatako aliantzak saretu ditzakegu beste espazio eta diskurtso batzuekiko, pertsonen eta komunitateen ongizatea interes pribatu eta korporatiboen gainetik ipiniko dituen ekonomika justuago batzuetara bidea egin ahal izateko?

Informazioa eta izena emateko HEMEN