Uztailaren 7an Lesbia Yaneth hil zuten, Honduraseko Herri eta Indigenen Erakundearen Aholkularitzaren kidea (COPINH). Lesbia giza eskubideen defendatzaile sutsua izan da eta proiektu hidroelektriko baten eraikuntzaren aurka egoteagatik hil dute.

Bizilur lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundetik, eta giza eskubideak defendatzen ditugun beste hainbat erakundetik, Lesbia Yanethen hilketa salatu nahi dugu. 2015ean 185 pertsona hil zuten mundu osoan giza eskubideak defendatzeagatik. Berta, Magdalena, Lesbia…  Giza eskubideen aurkako eraso bat da, horregatik, gaitzesten dugu eta bat egiten dugu La Via Campesinaren oharrarekin.