Apirilaren 17a, ez da edozein eguna, nekazarien borroken nazioarteko eguna, egun berezia da La Via Campesina baserritar mugimenduarekin eta Elikadura Burujabetzaren alde bat egiten dogun eragile eta pertsona ororentzat.

COVID19ak sortutako testuinguru distopiko honetan, baserritarrek gure gizartean izan duten rol historikoa ageri zaigu berriz, gerra, autoritarismoa, faxismoa eta pandemia momentuetan ere. Horregatik, agronegozioaren globalizatutako elikadura sistemaren ahultasunak eta bizitza forma ororentzat suposatzen dizkion arriskuak azaldu diren honetan, La Via Campesinatik egoera honetatik ikaspenak atera eta tokiko elikadura sistema anitz eta erresilienteak eraikitzeko deia luzatu egiten digute.

Elikadura Burujabetza ez ezik, elkartasun internazionalista aldarrikatzeko eguna dugu apirilak 17: kapitalismoa eta beren ondorio suntsitzaileak salatuz: krisialdi politikoak, sozialak, ekonomikoak eta osasunekoak. COVID19arekin langile klasearen egoera are prekarioagoa bilakatu zaigu, eta etortzeke dauden ondorioak sektore honekiko larriak izango dira duda barik. Horregatik, munduko herriok gure gizarteen sektore ahulenen arteko aliantza estrategikoen beharrean gaude, eskala txikiko elikagaien ekoizle txikiak eta kontsumitzaileen artean, bidezko merkataritza eta elikadura osasuntsua sustatuz.

Etxean egon behar izatea ez da isilik egotea, honek ez du isiltasuna ekarri behar. Beraz, etxetik bada ere, entzun daitezela ozen gure aldarriak:

  • elkartasuna
  • baserritarren eskubideak orain
  • elikadura burujabetza
  • batasuna aniztasunean
  • kapitalismoa bera da krisia
  • tokian ekoiztu eta tokian erosi

ETXEAN GERATZEA EZ DA ISILTSUNA