Prest dago Lur eta Murmurreko 8. programa. Oraingo honetan, 97 irrati askeko estudioetatik, Garikoitz Aiesta, Bertatik-Bertara programaren kidea dugu. Bertatik Bertara elikadura burujabetzaren alde egiten duen proiektu bat da. Proiektu honen bitartez ekoizle, produktore eta merkatarien arteko zubiak eraikitzen dira. Urola-Garaia eta inguru horretako udalerrietan lan egiten duen marka eta proiektua da. Programaren helburuak, egiten ari diren ekintzak eta egin nahi dutenen berri ematen digu Garikoitzek saio honetan.

Beste aldetik, hurrengo bi asteetako ekimenen berri ematen dizuegu. Haien artean, Garoña kontrako aurkezpen publikoa, Ekologistak Martxan antolatutako “Landa garapena elikadura burujabetzarantz” jardunaldi irekiak, oliba olioa erosteko aukera, Errefuxiatu eta etorkinen eskubideen aldeko europar martxa eta nola ez, Martxoko hasierako egunetan dauden azoken berri.

Bukatzeko Rialengo taldearen “Siembra” abestiarekin uzten dizuegu. Abesti hau landa-eremuan lan egiten duten emakume eta gizonen omenez egin da hirian bizi garenok kontura gaitezen ze nolako lana egiten duten. Bideoklipa oso ederra da, beraz, jarraian uzten dizuegu ikusi nahi baduzu.

https://www.youtube.com/watch?v=gLOFydnhvXQ

Irrati saioa entzuteko, klikatu hemen.